viernes, 31 de octubre de 2008

" La Corporación" dokumentala

Bidio hau oso interesgarria da edonorentzat, batez ere munduko enpresa garrantzitsu askoren errealitatea agertzen duelako eta begiak irekiarazten dituelako.
Dokumentala ondo landua dago, kontakizun errealak ematen dira, dinamika handia dauka eta kontatzeko modua ere, edonorentzat prestatua da, ulergarria alegia.
Dokumental honetan, multinazional handien jarreraz ohartarazten digute, geuk euren trikimailuekiko hartzen dugun portaera aztertzera bultzatzen gaituzte, argi ikusten da beuren helburuak betetzen ditugula erraztasun handiarekin. Izan ere, enpresa handi hauek, dirua dute helburu bakar, berdin zaie zer saldu edo produzitu, baldin eta ekonomikoki irabaziak ateratzen badituzte.
Honez gain, jendeak jarraitzeko bidio erraza da, pertsonai publikoen agerpenak eta grabaketa dinamikoak, dokimentala erraz ulertu eta ikustea dakar.
Beraz interesgarria iruditu zait, begiak irekitzera bultzatzen bait gaitu.

No hay comentarios: