viernes, 31 de octubre de 2008

" La Corporación" dokumentala

Bidio hau oso interesgarria da edonorentzat, batez ere munduko enpresa garrantzitsu askoren errealitatea agertzen duelako eta begiak irekiarazten dituelako.
Dokumentala ondo landua dago, kontakizun errealak ematen dira, dinamika handia dauka eta kontatzeko modua ere, edonorentzat prestatua da, ulergarria alegia.
Dokumental honetan, multinazional handien jarreraz ohartarazten digute, geuk euren trikimailuekiko hartzen dugun portaera aztertzera bultzatzen gaituzte, argi ikusten da beuren helburuak betetzen ditugula erraztasun handiarekin. Izan ere, enpresa handi hauek, dirua dute helburu bakar, berdin zaie zer saldu edo produzitu, baldin eta ekonomikoki irabaziak ateratzen badituzte.
Honez gain, jendeak jarraitzeko bidio erraza da, pertsonai publikoen agerpenak eta grabaketa dinamikoak, dokimentala erraz ulertu eta ikustea dakar.
Beraz interesgarria iruditu zait, begiak irekitzera bultzatzen bait gaitu.

martes, 28 de octubre de 2008

Esandi zuzenak

0.B
Al Gore estatubatuarrak, Luxemburgeko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herrirako
bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.
_______________________

1.A
Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan


2.A
Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak


3.A
Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen
dituztenak.


4.A
Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta
euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.



5.A
Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen
hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.



6.A
Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten
beldur.

TOP ZAZPI

KAIXO

Gaurkoan, irrati eta tb-ko teknologian bidaldutako lanaren zati bat argitaratuko dut, albo batean ikusten den telebistaz aparte top 7-a (bideogintzan adituak diren edota bideo erabiltzaile adituak direnen web orrien top 7a) eta Teledonostiren wikipediako definizio bat ipiniko ditut.

Lehenik eta behi top 7_a:

1.- Nire ustetan web orri garrantzitsuena www.mogulus.com da. Izan ere, mogulus da bidio edo telebista bat montatzeko web orri baliagarri eta sinpleena. Badakit ez zela hori eskantzen zena, baina nire aburuz, mogulus gabe, aipatuko ditudan beste orrialdeek ezin izango luekete bidio edo telebista digitalik eraiki. Beraz, garrantzitsua da, bai ikasteko eta baita ohartzeko ere, gainontzeko web orriek ere honelako teknikak erabiltzen dituztela bidioak sortzeko.

2.- Bigarren garrantzitsuena, nire ustez, www.youtube.com da. Bidio deskarga doakoa eskaintzeaz gain, zuk sortutako bidioak sarean jartzea uzten baitizu. Etxean sortutako edozein bidio jarrri dezakezu bertan.

3.- Hirugarrena, www.dailymotion.com/es da. Hau ere youtuberen antzerako sare bat da, azken hau baino hilabete batzuk zaharrragoa da, baina ez hain ezaguna. Herrialde bakoitzak bere sare ezberdina du, bidio ezberdinekin. Interesagarria da beste lurraldeetakoak ikustea, honela besteen kulturak eta zaletasunak ere ikusten baitituzu. adib: www.dailymotion.com/fr

4.- Laugarrena, www.iFilm.com da. Hau ere pelikula laburren, trailerren eta beste bidioak emititzen dituen web orri bat da, doakoa eta oso interesgarria. MTV networks-ena da eta gaur egun SPIKE bezala ere ezagutua da. Bidio deskargak egiteko ere oso erabilgarria da.

5.- Bostgarrena, www.eitb.com da. Euskal Herriko telebistaren orrialde digitala. Bertan beste askotan bezala bidioen baliabidea erabiltzen da berri emateko. Honela jendearen inplikazioa eskatzen dute eta geuk ere bidioak igo eta kazetari txikiak izateko aukera ematen dute.

6.- Seigarrena, aurrekoaren gisara berri emaile digitala da, www.news.bbc.co.uk BBC news sarearena da, eta hauek ere berri emateko bidioak erabiltzen dituzte, tokikotasuna adierazi eta telebista digital bat sortuz. Interesgarria da teknologiak eman duen aurrerakintza, abiadura izugarrian munduaren bestaldeko berriak bidioetan heltzen baizaizkigu.

7.- Amaitzeko, interesgarria, baina ez hain garrantzitsutzat jo dut, www.wikizapping.com
Wikipediaren sareko web orria da eta bertan telebista sare guztietan agertzen diren harrigarritasun guztiak biltzen dira, bidio mordoa dago, bitxikeriaz betea. Telebista digitala da hau ere.




WIKIPEDIA- TELEDONOSTI

Teledonosti, Gipuzkoan (Euskal Herria), konkretuki Donostialdean emititzen den telebista digital lokala da.
1994an hasi ziren lehen lanak egiten. Diario Vascoren multimedia taldeari dagokio eta gaur egun Euskaltelen sarearen bidez Gipuzkoa osoan emititzen da.
Gaztelaniazko telebista da, nahiz eta Euska Herrikoa izan eta 35 langilez osatua dago, beste hainbat kolaboratzaileez gain.
Telebista kate txikia den arren harrakasta handia du; web orria www.teledonosti@teledonosti.tv da.

lunes, 6 de octubre de 2008

kaiXo


Kaixo lagunak, probatze gixa egin dut blog hau, ea nola doan eta pixkanaka sartzen zaretenoi denbora pasarazten dizuedan.

Pixkanaka gai ezberdinak eta argazki ezberdinak ipintzen joango naiz, ea gustuko duzuen.